Dylan Inglis
Dylan Inglis
  • 9
  • 19 045
24 HOURS ON EUSKARABENTURA - A day on a Basque Expedition
24 ORDU EUSKARABENTURAN:
2021eko uztailean EuskarAbenturaren hirugarren edizioa egin zen. 150 gazte euskaldunek, abenturez eta bizipen berriez egarriturik, Euskal Herria oinez zeharkatu zuten, toki guzietako lagunak eginez. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengo espedizioa bi txandatan banatua zen, beraz txanda bakoitza bi astez bizi ziren elkarregaz, oihal-etxea lolekutzat eta herriko bazterrak ezagugai.
Ni xerpa - begirale - izan nintzen bi txandetan, eta bururatu zitzaigun polita izan zitekeela bideotxu bat egitea espedizioa barrutik ezagutarazeko eta heldubada inbidia pixkot emateko ere ;). Lehen txandako gazteek Lapurdi eta Nafarroa Garaia korritu zuten, bigarrena Gipuzkoa eta Bizkaia kokatu zelarik. Bigarren txandako gazteak ezagutuko dituzu bideo honetan: Euskarabenturan egun bat zelangoa den erakustekotan, gure espedizioa famatu egiten duten hainbat alderdi ikusiko duzu, baina bai eta orain arte nehork gutik ikusi gabekorik ere - urdinek gaueko bilkura nola bizitzen duten, nolako giroa egoten den goizeko 7etan, zenbat tortilla jaten den, eta abar!
มุมมอง: 2 200

วีดีโอ

Hitz eta pitz José Miguel hiperpoliglota euskaldun-kolonbiarrarekin (hiketan)
มุมมอง 7843 ปีที่แล้ว
OHARRA: lehen minutuan nire audioa gaizki samar dago. Handik aitzina hobetzen da. José Miguelen hizketa eta audioa zein baino zein garbiagoak dira. DESKRIBAPENA: Gaur Kolonbiako lagun bat jin zaigu kanalerat. Eta ez nolanahikoa! José Miguel Ramírez Giraldo 18 hizkuntza hitz egiten dituen kolonbiarra da. Euskaraz xarmanki mintzatzen da 2015ean Euskal Herrira ailegatu eta bi hilabete eskasen buru...
Tristeziaz haraintian: eüskara, kanbiamena eta Gilles Deleuze
มุมมอง 1.5K3 ปีที่แล้ว
Egün hon, aspaldiko! Bahiza? Gaurko bideoak podcast baten forma hartu du. Zubereraz eginik denez, 25 minutuan euskararen inguruko hausnarketa hau ekialdeko euskaraz entzuteko parada da. Bideoan zehar beste euskaldun askoren belarrietara arrotz zaizkien hitz gehienen batuzko forma ere emanen dut (eskerrik hanitx Allande Socarrosi ene züberotarraren hütsak xüxentürik!) TRISTEZIAZ HARAINTIAN: EÜSK...
Georgian in one month [Audio in Georgian and Basque, subtitles in English]
มุมมอง 1.1K3 ปีที่แล้ว
Kaixo! Irailaren hastapenetan georgiera ikasten hasi nintzen. Urrian sartu berritan, nire maila zertan den hobeki jakiteko nire irakasleak niretzako gai batzuk prestatu ditu, nire solasa xaxatzeko Bertzeak bertze, galdegin dit "Zer da bizitzaren zentzua?", "zer da maitasuna?" "Nola definitu edertasuna?" Gaur horien gisako itaunei bat-batean erantzutea dagokit. Kontent naiz lortu dudan mailareki...
Ikasi euskara baztandarra Patxi arizkundarrarekin
มุมมอง 3.5K3 ปีที่แล้ว
Iepa! Zer gise? Nere lagun Patxiren eskuara ederra leitu gabe konprenitzeko gai zara? Gaur haren eskuara dezifratzen saiatuko gara. Eta zuk, baztaneraren berri izan duzu? Hango zein hitz, erranairu edo bitxikeria ez dut aipatu? Erraiguzu iruzkinetan! Baztango euskaran gehiago sakontzeko, lan hauek gomendatzen dazkizut, guziak sarean irakurgai : 1. Baztango Mintzoa: gramatika eta hiztegia (Pello...
One month Georgian language challenge: Intro [ENG subs]
มุมมอง 9773 ปีที่แล้ว
Irailaren 1ean hasita, hilaren zehar georgiera egunero ikasiko dut, ea hilabeteren buruan elkarrizketa bati eusteko gai izango naizen. Baina zer da georgiera, eta zergatik ikasi hizkuntza hau? Bideoan zertzeladak oro!
Euskaraz laket ditudan hitz eta egitura elibat
มุมมอง 2.4K3 ปีที่แล้ว
Ieeeeepa! Zer moduz zabiltzate? Gaur euskaraz gustatzen zaizkidan berba eta ñabardura batzuk partekatzera natorkizue. [EU] Euskarazko azpidatziak laster gehituko ditut [EN] Subtitles in English to come this week [ES] Subiré subtítulos en castellano cuando tenga un rato Zer gehituko zenuke? Laga eizuez zuon iruzkinak behean eta harpide zaitezte :D
Euskarak mugatzen al gaitu? / Is Basque a limited language? [ENG subs]
มุมมอง 3.1K3 ปีที่แล้ว
Aupa! Gaurko bideoa euskararen gaineko gogoeta bat da. Zure iritziz, non daude euskararen mugak?
Zertan dira antzeko euskara eta txinera? / Five similarities between Basque and Chinese [ENG Subs]
มุมมอง 3.4K3 ปีที่แล้ว
Kaixo! Ongi etorri nire kanal berrira!! Hauxe duzu nire lehen bideoa :) Badira 3-4 urte euskara eta txinera atzerri-hizkuntza ikasten aritu naizela. Bideo honetan, hizkuntza bi hauek ikasteko bidean topatu ditudan antzekotasun batzuk partekatu nahi dizkizuet. OHAR BAT: Bigarren puntuari dagokionez, nik uste, heintto bat ñabartu behar nuke. Nork bere hizkuntzarekin konplexuak izatea guztiz norma...

ความคิดเห็น

  • @maiteingunzarenteria2397
    @maiteingunzarenteria2397 2 หลายเดือนก่อน

    Eoooo. Biharko eskolara eroango zaitut. Berton esaten dituzunak oso interesgarri eginten zaio edozeini. Mila esker!

  • @joseantoniovergara4300
    @joseantoniovergara4300 11 หลายเดือนก่อน

    On Sept 1st, 2020 you wrote: "[EN] Subtitles in English to come this week" Are they ready?

  • @xabierusubiagaurquijo8416
    @xabierusubiagaurquijo8416 ปีที่แล้ว

    Iepaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!,,,,,!

  • @benatrejongarcia
    @benatrejongarcia ปีที่แล้ว

    t ganaste un dislike

  • @benatrejongarcia
    @benatrejongarcia ปีที่แล้ว

    HE SIDO OBLIGADO A VERLO PERO BUEN VIDEO

  • @noaandueza612
    @noaandueza612 2 ปีที่แล้ว

    Ze poitxaa😍😍😍

  • @janire4274
    @janire4274 2 ปีที่แล้ว

    Dylan, ze polita!!🥰

  • @libemz1173
    @libemz1173 2 ปีที่แล้ว

    Earra!!!!!

  • @auxkinaranguren6126
    @auxkinaranguren6126 2 ปีที่แล้ว

    Izugarriak izan ziren 10 egunak, miyesker ta plazer bat izan da Dylan :)

  • @oiergastesi6993
    @oiergastesi6993 2 ปีที่แล้ว

    Aupa Dylaan!👏🏼👏🏼

  • @chorronmekhlug2666
    @chorronmekhlug2666 3 ปีที่แล้ว

    Bideo bikaina! Txinerak dialekten kopuru ikaragarria du eta ez dut ulertzen nola herriko biztanle guztiek (edo gehienek) dialekto estandarra ikastea lortu dute, oso zaila zen jakina...

  • @unaigarin1172
    @unaigarin1172 3 ปีที่แล้ว

    Euskara hizkuntza ederra da, baina nafarrera, hala esaterik badago, bereziki polita da!!!

  • @unaigarin1172
    @unaigarin1172 3 ปีที่แล้ว

    Bideo interesgarria!!! Horrelako gauzak publikatzen jarraitu, mesedez!!!

  • @unaigarin1172
    @unaigarin1172 3 ปีที่แล้ว

    Benetan, zure bideoak erabat inspiragarriak dira. Euskaldun zahar bat dirudizu, benetan. TH-cam-n aurkitu daitekeen gauzarik onenetakoa, benetan. Miresgarria da egiten duzuna.

  • @izaskunkortazarerrekatxo5271
    @izaskunkortazarerrekatxo5271 3 ปีที่แล้ว

    Biba zuek!!!!

  • @emanuelduarte5436
    @emanuelduarte5436 3 ปีที่แล้ว

    Bikain ! Biba zu! Gauza bakar bat erran nahi nizun, erraten duzu "Bertze" eta "tz" taldeko hitzak ( bortz, ortzadar, urzo, ortzegun, ortzirale..) "st" taldekoen (bost, beste, ostegu, uso, ostirale) aldaketa fonologikoak direla. Ez da zuzen hori, badirudi "tz"taldeko hitzak Lapurdin, Behe Nafarroako mendebaldean eta Nafarroan baliatzen direnak, euskararen zaharrenak direla, "st" taldekoak gero agertu omen dira ez banago oker. Egiazko aldaketa fonologikoa "tz" : "st" litzateke. Eremu ainitzetan, bi taldeak nahasten dituzte, adibidez ene ekialdeko Behe-Nafarrean, beste, bost, uso baliatzen ditut, baina horiekin batera Ortzegun eta Ortzirale ! Izan ontsa.

  • @mercerog
    @mercerog 3 ปีที่แล้ว

    Ona, Dylan! Ni ados esaten duan guztiarekin. Hizkuntza etengabeko aldaketa ez bada, ez da ezer. Horri euskaldunok beldur gehiagorik ez genioke izan beharko. Halere, nik uste euskaldunok gehien kezkatu eta markatzen gaituena ez da aldaketen aurreko beldurra, marginazioa baizik, alegia zein jende gutxik egiten duen euskararen hautua egunero, eta horri nola aurre egin, zer egin horren aurrean. Ni horrek kezkatzen nau gehiago, etenak aldaketak baino, alegia.

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Kaixo Gorka! Milesker bideoa ikusteagatik. Eta ados nuk, heldubada desagertzea bera gibeleko arazo sakona duk, aldaketa bainoago. Horri aurre egiteko indar afirmatibo sortzailea aurki dezagun! Besarkada bat Ingalaterrako txoko honetatik.

  • @josemiguelpolyglot
    @josemiguelpolyglot 3 ปีที่แล้ว

    Biziki interesgarria eta higan ohi bezala, harrigarria! Xiberotarrek beraiek baino hobeki egiten duk xiberotarrez! Hori bai, aitortu behar diat birritan ikusi behar izan dudala osoki "entelegatu" nezan. Bidenabar, eskertzekoa diat oso nire aipu hori egin izana, ongi gogoan diat eta oraindik (setati agian) jarraitzen diat iritzi hori izaten. Ez zegok zalantza izpirik akademiko-zura daukaala eta maisu gisa argudiatzeko gai haizela eta egia esanda, dioan anitzekin bat natorrek: aldaketak eta batez ere ANIZTASUNAK hizkuntzak arnasten, sasoia sendotzen laguntzen ditiztek, eta mintzaira baten iraganerantz tristeziaz begiratzeak ez dik batere baliorik. Dakianez, nahiz eta ni "garbizale" izaki ere, neu ere euskalkien zale amorratua nauk eta arras laket diat bertatik eta bertotik eleak eta erramoldeak hartzea...egia esan, euskaldunik finenak horixe egiten ditek beti, tartean Xabier Euzkitze bertsolaria, Xabier Montoia eta Joseba Sarrionandia idazleak, handi-handiak denak, orduan batu/euskalki bikeria horrek ospa behar izatean erabat ados!! Eta euskaldun berri/zahar beste bikeria kontu zaharkitua duk, hori argi zeukeat nik ere gaur...mesede gutxi egiten ziotek horrelakoek hizkuntzari. Hizkuntza bat askotan eta askotariko mintzatu behar duk bizirik iraun dezan, bai!! Baina eta nik greko-latindarkeria deitzen diodana? Tira ba, saiestezina duk arlo anitzetan baina ez guztietan eta horretaz sakonago solastatuko diagu laster. Turkiera modernoaren sorkuntzaz ikertzea gomendatuko niake, hizkuntza horrek, arabiera/persiera/frantsesa/ingelesezko oraindik berba ugari eduki arren "etxea garbitzea" lortu zuan duela mendebete eta bere dialektoetan eta ahizpa-hizkuntzetan horretarako beharrezko hizperriak bilatzen jakin zian ...85 milioi lagunek zekitek turkiera gaur egun (tartean zientzialari eta filosofo ugari) eta euskarak baino askoz ere erro grego-latindar gutxiago erabiltzen ditek turkiarrek, sintaxi ederra berreskuratu ditek gainera, inguru hizkuntzeenekin zerikusi gutxi duena...bale, bale, bazekiat bi mundu ezberdinak dituk turkiera eta euskara, eta euskarak aspaldi bertze norabide batean zihoak baina behinola oso bestelako bat hartu lezakeela frogatu nahi nian, besterik gabe. Zorionak benetan eta milesker itzulpen-ohar guztiongatik (bideoa ulergarriago egiten ditek), alimaleko lan bikaina egin duk, segi horrela, adixkide! :)

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Eskerrik hanitx lagun!! Arras irukzin zehatz eta azertatuak. "Garbitasun" kontzeptua problematiko bezain saihestezina duk. Gustura entzungo hire ekarpen gehiago, beti preziatzen baititut sakon gogozkaturiko hire ekarpenak!

  • @ZaldunBeltza
    @ZaldunBeltza 3 ปีที่แล้ว

    Aupa, Dylan. Euskarak mugatzen ote gaituen afera honetaz: ez, noski. Adibide bat honen inguruan hausnartzeko: askotan irakurri ta entzun det, hainbat musika-talde euskaldunez: "joe, eta ingelesez abestuko balute, a ze nolako zabalpen mundiala izango luketen!". Nere herriko Su Ta Gar, kasu. Egin behar dugun lehenengo galdera zera da: zertarako sortzen dugu musika, edo orokorrean, artea? Sutaren kasuan: jebixa (heavy metal), rock-a, euskaraz egiteko, argi eta garbi, sinpleki esanda. Eta horrek egiten duena da (nere ustez) jebixak duen aberastasun itzelari gehitu euskeraz egiten dena, aniztasun hori handituz. Berdin, noski, artearen beste edozein esparrutan, euskeraz aritzen den edozein artistari. Artea izan daiteke bitartekari, euskaraz ez dakien jendea euskal unibertsora erakartzeko. Eta uste dut Unamunorena ez dagoela nola ulertzerik, auto-gorrotoan ez bada. Egon bizkor, Dylan!

  • @ZaldunBeltza
    @ZaldunBeltza 3 ปีที่แล้ว

    Biba zu, Dylan! Hobe esanda, biba hi! ;) Ez neban kanal hau ezagutzen, hau da hau aurkikuntza! Bideoaren inguruan, milesker batua/zuberera esamoldeen azalpenengatik. Gai oso interesgarriak jorratu dituala uste dut, eta Gilles Deleuzeren pentsamenduan sakontzeko irrikia piztu didak. Bat nator hizkuntzaren ikuspuntu bizi horretan, aldaketa etengabean dagoena, eta defentsaz gain (garbizalakeri barik), jokabide baikorragoa behar dela eta bidea aurrera egiten jarrai! Neure ikuspuntua euskalki eta euskara batuaren kasuan, hauxe da: euskara batua ahizpa gazteenatzat hartzen dut, euskal unibertsoak izan ditzakeen hutsune batzuk betzeko (adib. estandar bat edukitzearena), eta euskalkiak nahasteko beldurrik ez genuke izan behar, baldin eta laguntzen badigu, azken heinean, nahi duguna euskeraz esateko. Bi analogia egingo nituzke hau azaltzeko: hartu euskalkiak (batua horien barne), kolore-paleta edota musika-eskalen modura, non hortxe ditugun gure eskura eta nahieran erabiltzeko, euskera-fusioa egiteko (literaturan jada gerta leikeen bezala, baina beste esparrutarako zabaldu, testuinguruaren arabera). Beno ba, asko luzatu nauk jada, hire beste bideoa ikusiko diat, izenburu erakargarri bezain eztabaidarako aproposa duena: "Euskarak mugatzen al gaitu?"

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Kaixo, Zaldun! Eskerrik asko zure hausnarketa interesgarriengatik. Euskararen gaia oso emankorra iruditzen zait, eta zonbait aldiz saturaturik iduri ukanik ere, alderdi aunitzetan zer esana (zer hobetua) ere badagoela badirudi. Zuk emandako analogia bereziki gustatu zait, bai eta literaturari egin aipaldia ere. Egia da euskalki-batua bitasuna aski hautsirik (beharrik) dagoela literaturan eta itzulpengintzan, ez neban hortaz pentsatu. Agian beste bideo baterako hizpide egokia. Biba hi!

    • @ZaldunBeltza
      @ZaldunBeltza 3 ปีที่แล้ว

      @@dylaninglis7136 Literaturaren asuntu hori nioen, zeren baliabide artistikotzat edo sortze-baliabidetzat hartu leike erresgistro aldaketa egitea, eta euskalkiak erabiltzea horretarako. Baita ikus-entzunezkoetan. Adib. hartu "The Expanse", liburu-sorta batean oinarritutako zientzia-fikziozko telesaila (oso gomendagarria, zinez!), non gizaki lurtarrak, martetarrak eta asteroide gerrikokoak ditugun, eta gerrikokoen kasuan ingeles ezberdina, eraldatua darabilten. Beno, euskarara ekarriz gero, halako hizkuntz aldaketa ere islatu leike, euskalkiak erabiliz. Dena dela, fusio hau ez litzateke mugatu behar artera, eta gainera lagunduko liguke esamolde gehiago ezagutzen, eta geure egiten ala nahi izanez gero. Horrexegatik esan ohi det (eta hau asko luzatu leikeen gaia da) behar dugula edukin gehiago euskarara ekartzea. "Merkatua"-k mugatzen omen gaitu, baina milioi inguru euskaldun omen gaitunk, beraz, ez al da hori kopuru nahikoa edukin gehiago euskaraz izateko, plataforma digitalei presio egiteko?

  • @izaskunkortazarerrekatxo5271
    @izaskunkortazarerrekatxo5271 3 ปีที่แล้ว

    Pentsatu duzu azpitituluak jartzea euskera ikasten ari diren ikasleek jarraitu ahal izateko?

  • @izaskunkortazarerrekatxo5271
    @izaskunkortazarerrekatxo5271 3 ปีที่แล้ว

    Oso.interesgarria!!!

  • @angelaberra4852
    @angelaberra4852 3 ปีที่แล้ว

    Aupa Dylan! Eskuminak Getaitik, ta aber noiz eote gean berriz, bi urte pasa diala ta! Segi horrela, munduai euskera erakusten!

  • @segibizkor
    @segibizkor 3 ปีที่แล้ว

    Badirudi hemengo inork ez dakigula zer iruzkindu!! Bideo bikaina, gogoeta interesgarria eta eskertzekoa da zuberera youtuben entzutea (nik uste nire lehen aldia dela). Euskarak iraunen badu bere barietate guztietan jasanen ditu kanbiamenduak eta beraz hobe da garbizalekerian ez erortzea... ematen du zer pentsatu bideoak👍🏻👍🏻👌🏻

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Iepa Iker! Eskerrik hanitx zure iruzkinagatik! Poz handia ematen dit bideoak zer pentsatua eman duela jakiteak, nire asmoa horixe baitzen :) Zuberotarra ahal dudan heinean ("trauka ala trebez"!) egin dut, hutsak huts... Zuberoako euskara gehiago entzutekoan bazaude, "Xibero Telebistan" ere parte hartzaileak euskaraz elestarazten dituzte, nahiz eta publiko frantsesdun batentzat izan. Eskerrik asko berriz ere! Izan zite

  • @bledanevada4799
    @bledanevada4799 3 ปีที่แล้ว

    quin gran vídeo!! l'eusquera és un idioma prou interessant a descobrir i a explotar, com deia en françois...

  • @TheFloflonovitch2
    @TheFloflonovitch2 3 ปีที่แล้ว

    Arras interesgarria ! azpimarratzekoa da ere lapurdin eta nafarroko bertze herri batzutan "Gan" bezalako aditzekin "ki" erabiltzen da "-tzen" ordez aspektu burutugabean : Gaki ze (=Joaten zara), Ibilki naiz (=ibiltzen naiz)...

  • @izaskunkortazarerrekatxo5271
    @izaskunkortazarerrekatxo5271 3 ปีที่แล้ว

    Kaixo Dylan!! Oso interesgarria izan da zure bideoa. Azaldu ahal duzu Georgieraz aditzak nolakoak diren eta bestalde ahoskapenaren zailtasunak zertan dautzan? Eskerrik asko

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Kaixo, Izaskun! Eskerrik asko ikusteagatik 😁 beste bideo baterako zure proposamena hagitz ona iruditzen zait! Aurten hizkuntzaren beraren inguruko informazioa elkarbanatzen saiatuko naiz, menturaz georgiera gehixeago menperatzen dudalarik 😜

  • @alaitzad476
    @alaitzad476 3 ปีที่แล้ว

    Plazerra da zu entzutea.

  • @LarruSketch
    @LarruSketch 3 ปีที่แล้ว

    Anitza, aberatsa, bada ba Euskaraaa!

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Guk nahi bezain joria! Zuen kanala orain ediren dut, xarmanta! Ematen du urte zonbait direla edukia gehitzeari utzi diozuela, baina noizbait berrekitekotan, nik (eta bertze anitzek ere) euskarazko edukia izugarri gozatuko (ge)nuke!

    • @LarruSketch
      @LarruSketch 3 ปีที่แล้ว

      @@dylaninglis7136 Ohore, gazte! Noizbait itzuliko banintz, asmo horrekin egingo nuke aurre, zin dagizut.

  • @orraxa8142
    @orraxa8142 3 ปีที่แล้ว

    Zakartuelo da herrialdearen izena eta kartula hizkuntza

  • @rakelgonilacar9040
    @rakelgonilacar9040 3 ปีที่แล้ว

    Aipatuko nuke Baztaneraz egiten dugun bustiduren erabilera. Ez dakit esklusiboa den baina aunitz erabiltzen dugu: ttottoriko, ttunttun... haurrekin solasteko: ttatto, ttuttu, pottolo... 😄

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Egia da, horrek deitu dit atentzioa. Baztanen ttunttun eta ttottoriko erteko ahoskera bakarra hori da? Ala tuntun eta abar ere erraten dira? Eskermile ekarpenagatik!

    • @rakelgonilacar9040
      @rakelgonilacar9040 3 ปีที่แล้ว

      @@dylaninglis7136 Ni dakidala bustidurarekin beti. Baina ez naiz aditua, hala 'iduritzen" zait.

  • @orraxa8142
    @orraxa8142 3 ปีที่แล้ว

    Elegante!!!! Kartula segituen , svanuri elduden urteko!!! Paka

  • @josemiguelpolyglot
    @josemiguelpolyglot 3 ปีที่แล้ว

    Bikain, Dylan! Euskara eta georgiera ere ikasi duen beste lagun honengatik partez nire zorionik beroenak, adixkide! Facebooken esan dudan bezala, ziurrenik aurtengo urteko amaiera aldera georgiera menperaturik eukiko duk, higandik izaki, ez nikek bat ere zalantzan jarriko, egia esan. Alta, bideo zoragarri eta harrigarri honetaz atsegin izan ez dudan gauza bakarra zera duk: hire gisako lagun gazte batek gehiago maitasunarengan ez sinestea (bide batez, "-gan" erabiltzen diat, "maitasuna" jainkotzat dudalako, "Jainkoarengan" esan bainuen) jakiteak. Espero diat noizbait ideia hori aldatuko dian norbait aurki dezaala.

  • @Howtogetfluent
    @Howtogetfluent 3 ปีที่แล้ว

    Zorionak, Dylan! Emaitzak oso onak. Nik ere flaskcardek paperetik egiten ohi ditut, denborra gehiegi pantailara ikusi eta!

  • @libaritkarakoziani
    @libaritkarakoziani 3 ปีที่แล้ว

    ძალიან მაგარი ხარ დილან , ყოჩაღ ! 👌

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      დიდი მადლობა, ლიბო. შენი დახმარება ძალიან მნიშვნელოვანი იყო. საუკეთესო მასწავლებელი ხარ!

    • @libaritkarakoziani
      @libaritkarakoziani 3 ปีที่แล้ว

      @@dylaninglis7136 მადლობა დილან :) სულ წარმატებებს და ბედნიერებას გისურვებ !

    • @orraxa8142
      @orraxa8142 3 ปีที่แล้ว

      Gamarjobat!!

  • @AioraProbatxoa
    @AioraProbatxoa 3 ปีที่แล้ว

    Izugarria iruditzen zait hain denbora gutxian lortu duzun maila! Eta uf... a ze gaiak! Nik ez dakit euskaraz izanda ere zer erantzungo nuken xD

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Eskerrik asko, Aiora!!! Oraindik asko falta zait baina pozik nago hizkuntzaren oinarriak ikasirik. Gaiak zailak ziren, baina agian errazagoa da erantzutea hiztegi eta aditz-ezagutza murriztuarekin, sarritxo gauzak sobera konplikatzen baititugu 😅

  • @xabierlarranaga8596
    @xabierlarranaga8596 3 ปีที่แล้ว

    Txundigarria da zure gaitasuna, Dylan, edonor ahoa bete hortz uztekoa... Georgiera hilabete batean maila horretan ikastea, eta azalpen horiek guztiak hain euskara jatorrean ematea mutil gazte ingeles batek... Ezin da deskribatu! Lan bikaina egiten ari zara, segi aurrera!!! 💪💪

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Eskerrik asko bihotzez ikusteagatik, Xabier! Nire ustez ikasteko dena denbora ematean datza, baina zure hitzak eskertzen dizkizut. Orokorrean kanalean nire asmoa euskarazko ekarpentxo bat egitea da, eta oraingoan asmatu badut, ea aurrerantzean holaxe darrain! Izan ontsa 😁

  • @peruamorrortubarrenetxea5300
    @peruamorrortubarrenetxea5300 3 ปีที่แล้ว

    "Postureo" euskaraz esateko, mendebaldean, behintzat, kanpo semantiko sano zabaleko berba erabilten joagu: zurikeria. Hori bai berba ederra!

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Zenbat adiera hartzen duen zuri koloreak bai euskaraz eta baita inguruko hizkuntzetan ere!

  • @peruamorrortubarrenetxea5300
    @peruamorrortubarrenetxea5300 3 ปีที่แล้ว

    Ederra, Baztanera! Segi zak euskalkiak lantzen. Mendebaldekoren hurrena izango al likitok? Bideo oso ona, zorionak (honetan, ordea, edizioa apur bat malkartsu ageri dok). Aitzina, asko egin dok jada!

  • @guillermoormazabal6916
    @guillermoormazabal6916 3 ปีที่แล้ว

    Berriro ere guztiz bideo interesgarri eta atsegina! Milesker, Dylan!

  • @GASTEIZ21STYLE
    @GASTEIZ21STYLE 3 ปีที่แล้ว

    Eskerrak Eskerrik asko Mil esker Eskermile Aunitz esker Segi holan,hona hemen jarraitzaile zintzo berri bat.

  • @Jon97.
    @Jon97. 3 ปีที่แล้ว

    Benetan interesgarrie! Haundie haiz Dylan!

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Eskerrik asko ikusteagatik, Jon!

  • @josefelixaramendia6048
    @josefelixaramendia6048 3 ปีที่แล้ว

    Itzela haiz hi!

  • @Howtogetfluent
    @Howtogetfluent 3 ปีที่แล้ว

    Primeran, Dylan! Nik ere Dodona Kiziriaren liburua daukat. Beste liburu bat: Irène Assatiani, Michel Malherbe "Parlons Georgien" editions L'Harmattan 1997 ISBN 2738451233, baina Kiziria hobe dela, isango nuke: CD-a dagoelako.

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Eskerrik asko Gareth, ez nuen liburu horren berri. Ea noizbait elkarrekin georgieraz mintzatzera heltzen garen!

  • @ProJakeBai
    @ProJakeBai 3 ปีที่แล้ว

    Hi Dylan, where’s the English subtitles you rat?

  • @ProJakeBai
    @ProJakeBai 3 ปีที่แล้ว

    Great video matey, good luck!!

  • @josemiguelpolyglot
    @josemiguelpolyglot 3 ปีที่แล้ว

    Bikain, Dylan, makina haiz!! Eutsi goiari eta ziurrenik hilaren amaieran nik baino hobekiago egingo duk! Begira nondik, nik 2012an liburu beretik (eta beste batzuetatik ere bai) ikasi nian georgieraz. Ez zekiat zer-nolako mailatara iritsi nintzen baina nekiena gutxi erabili dudanez horrez geroztik, ia dena galdurik diat....ea datorren urtean berreskuratzen dudan hirekin aritzeko. Gagvimarjos, megobaro!

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Iepa Joxemi adixkide! Ez nagok hain seguru hi bezain ongi mintzatzeko gai natekeen hil akabailarako, baina bigarren astea bukatuta nahiko gustura nagok bai eta baikor samar ere! Ez nekien, hala ere, georgiera ere ikasi huenik. Eskerrik asko animoengatik, anitz eskertzen da!

  • @ainaramaya
    @ainaramaya 3 ปีที่แล้ว

    a ze fenomenoa! animo langintza horretan!

  • @peruamorrortubarrenetxea5300
    @peruamorrortubarrenetxea5300 3 ปีที่แล้ว

    Ederra aukerea, egin dokena! Hilabete gitxiegi dala uste joat, baina etengabeko praktikagaz, laster elkarrezketak errez mantenduko dozak, ziur. Kaukasoa lurralde miresgarria dok, benetan. Armenia eta Georgian egon nintzoan (ezin izan gintzoazan Azebaijanera joan, zoritxarrez) eta bertako kultura eta jendeak sano interesgarriak dozak, ea eguenen baten joateko aukera doken. Zorte on eupadarekin, eta aurrera!

    • @dylaninglis7136
      @dylaninglis7136 3 ปีที่แล้ว

      Eskerrik asko Peru! Zalantzarik gabe, hilabete bat ez duk inondik inolaz aski ganoraz ikasteko, hori epe luzerako proiektu zeukeat. Oso eskualde interesgarria, eta janaria ere primerakoa, ezta? Probatzeko irrikitan nagok.

    • @peruamorrortubarrenetxea5300
      @peruamorrortubarrenetxea5300 3 ปีที่แล้ว

      @@dylaninglis7136 Halantxe dok, bai, gozatuko dok ederto mendi artean!

  • @enekotartun
    @enekotartun 3 ปีที่แล้ว

    "Gorroto" zaitut 😄 Bideo bikaina