Iruña Taldea Elkartea
Iruña Taldea Elkartea
  • 13
  • 57 039
IRUÑA TALDEKO EGUNA 2022
Iruña Taldeak 50 urte bete ditu. Hemen jarraitzen dugu. Zorionak.
Hasiera batean dantza-talde izandakoa ("cuadro de danzas" izenarekin hasi zen) hazi egin da.
Orain kultur elkartea gara, gizartean errotua, historiaduna.
Aunitz Urtez sari honetarako hiru hautagai izan ditugu, eta ez da kasualitatea horiek aukeratu
izana; izan ere, ederki ordezkatzen dituzte gure elkarteak babesten dituen balioak:
Euskara, Laba elkartea
Festa, musika eta folklorea, Jarauta 69
Memoria, historia, gure identitatea… Amaiur herria.
50 urte hauetan, Iruña Taldea arlo horietan lanean ibili da. Halaber, ardatz horiexek langai
izanen ditugu datozen urteetan. 2019an Euskal Herrian euskaraz kantaren bideoa grabatu
genuen, ozen aldarrikatzeko gure oinarrizko zutabeetako bat: euskara.
2021ean Euskal Herrian euskaraz dantza sortu genuen, eta honela, folklorearekin eta
dantzarekin batera irudikatu genuen euskara, osotasun batean.
2022an, berriz, Amaiurren egindako adierazpenarekin, memoria eta historia gogora ekarri
ditugu, eta konpromisoa hartu dugu gure lanean segitzeko, Euskal Herrian, gure habitat natural
eta iden/tatearen parte baita.
Uste dugu gaur dugun hau dela benetan behar duguna, hitzeta/k eta adierazpeneta/k
haratago. Gehiago kantatu, dantzatu, elkartu behar dugu
มุมมอง: 885

วีดีโอ

AUNITZ URTEZ AMAIUR 1522 2022
มุมมอง 2.1K2 ปีที่แล้ว
Amaiurren Nafarroaren alde aritu ziren arbaso libreak gogoan, eta gaurko euskaldunen aitzinean,hitz ematen dugu gure izaerari eutsiko diogula orain arte bezala. Kultura Nazionala ikertzeko eta transmititzeko, gure bazterrak besta eta musikaz alaitzeko eta,batez ere, Euskal Herriaren ezaugarri nagusia den euskaraz lanean jarraitzekoasmo sendoa adierazten dugu gaur hemen. Agur eta ohore Nafarroa ...
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ DANTZA. IRUÑA TALDEA
มุมมอง 18K3 ปีที่แล้ว
Iruña Taldeak sortutako dantza, Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz abestiaren doinua oinarri hartuta. Euskararen nazioarteko egunean, abenduaren 3an, nahi duen orok dantzatu dezan jaio den dantza. Abenduaren 3an Euskararen egunak eta Nafarroaren egunak bat egiten dute. Horregatik jaso dira irudiak Xabierko gaztelu aurrean, Jatsu-Azpilkueta familiaren bizitokia izandakoan. Familia nafarra, euska...
IRUÑA TALDEA. Santa Ageda bezpera
มุมมอง 7633 ปีที่แล้ว
IRUÑA TALDEA. Santa Ageda bezpera
IRUÑA TALDEA. Gure lehenengo 25 urteak II
มุมมอง 4254 ปีที่แล้ว
IRUÑA TALDEA. Gure lehenengo 25 urteak II
IRUÑA TALDEA. Gure lehenengo 25 urteak
มุมมอง 7154 ปีที่แล้ว
IRUÑA TALDEA. Gure lehenengo 25 urteak
IRUÑA TALDEKO EGUNA 2019
มุมมอง 4444 ปีที่แล้ว
IRUÑA TALDEKO EGUNA 2019
Euskal herrian euskaraz. Aunitz urtez Euskara
มุมมอง 27K5 ปีที่แล้ว
Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartea
Imotzeko esku dantza. Iruña Taldea Baluarten 2015/11/28an
มุมมอง 1.1K7 ปีที่แล้ว
Iruña Taldeak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera 2015eko azaroaren 28an eskainitako emanaldiaren zatia. Taldeko dantzari eta musikariak Imotzeko esku dantza ematen.
Urdiaingo San Juan Kantaita. Iruña Taldea Baluarten 2015/11/28an
มุมมอง 1.2K7 ปีที่แล้ว
Iruña Taldeak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera 2015eko azaroaren 28an eskainitako emanaldiaren zatia. Taldeko neskak Urdiaingo Sanjuan Kantaita abesten ageri dira.
San Lorentzoko Ingurutxoa Iruña Taldea
มุมมอง 2.4K8 ปีที่แล้ว
San Lorentzoko Ingurutxoaren aurkezpena Iruña Taldearen eskutik 2016ko San Lorentzo karrikako festetan.
Kauterak: Animalien Dantzak 2016 Txori bistan Iruña Taldea
มุมมอง 7108 ปีที่แล้ว
Kauterak: Animalien Dantzak 2016 Txori bistan Iruña Taldea
Animalien Dantzak 2016 Iruña Taldea
มุมมอง 7648 ปีที่แล้ว
Iruñeko Kauteren ospakizunean Iruña Taldeak 12 zaldikoz osatuta eskaintzen dituen Animalien dantzak txori bistan. Vista de pajaro de las danzas Animalien Dantzak que realiza el grupo Iruña Taldea en la fiesta de Caldereros de Iruñea-Pamplona.

ความคิดเห็น